Zer da SCIC delakoa ?

Egitura pribatukoa eta interes publikokoa baita, SCICan (Interes Kolektibodun Kooperatiba Sozietatea) eraginkortasun ekonomikoa, tokiko garapena eta baliagarritasun soziala batzen dituen proiektu batean elgarrekin lan egin nahi duten langileak, probetxu ateratzaileak, laguntzaileak, lurralde elkargoak, diruztazaileak edo beste edozein partaide batzen ahal dira.

 

Iturria: www.les-scic-coop

 

GARRO proiektuaren partaideak

1993tik, ekoizle, laborantxa erakasle eta ingurumenaren babesteko elkarte batzuek osatzen zuten talde batek, “Laborantxa biologiko eta iraunkorrerako gune" baten lehen egitasmo bat idazten du.

 

Bi elementu azkar agertarazten ditu : B.L.E elkartearen sortzea (Biharko Lurraren Elkartea -Civam Bio) eta BLE, CDFAA (Laborantxa Aprendizen Formakuntza Zentroa), Arrapitz federakuntza eta Lekorneko herriaren arteko hitzarmen baten izenpetzea, elgarrekin egin urratsak ofizializatzeko.

2005an, Hazparneko Lurraldea Herri elkargoa partaide historikoekin batzen da. 2008an, Lekorneko herriko etxeak eremu guzia bio bilakatzen du.

 

2009tik goiti, gogoeta talde bat plantan ezartzen da Garroko proiektuaren inguruan, gai hauei buruz : eskoletako jantegien hornitzea, zirkuitu laburrak, laborantxa biologikoan diren proiektuen garapena, eta formakuntza.

Talde honek Hazparneko Lurraldea, Lekorneko herria, laborantxa garatzeko egiturak (BLE, Laborantxa Ganbara), baratzezain biologikoak, elkarteak...

 

Nous contacter :

 

SCIC GARRO

Domaine de Garro

64 240 Mendionde

Tel : 06 70 18 26 40

Mail : garro@live.fr

@scicgarroetxaldea