Jantegi kolektibo bat kudeatzen duzu, enpresa edo eskola batean ?
Garro SCICak proposatzen dizu :
• laborantza biologikoan segurtatua den ekoizpena.
• Sasoineko barazkiak, ondurik bilduak direnak, oren batzu ikastetxeetara ekarriak izan aitzin bilduak direnak, elikatze kalitate hoberena ukan dezaten.
• elkartasunezko eta lurraldeari lotua den desmartxa : Garro Interes Kolektibodun Kooperatiba Sozietatea, Euskal Herriko baratzezain, elkargo, ikastetxe, bio saltegi eta laborantxaren garapenerako elkarteen kolektiboa da.
• gune pedagogiko abantailatua : Euskal Herriko eta Akitania Hegoaldeko baratzezainen formakuntza gunea, Garroko etxaldeak eskoletako, kolegioetako eta lizeoetako klaseen bisitak errezibitzen ditu.
GARRO Interes Kolektibodun Kooperatiba Sozietateak 64 Kontseilu nagusiaren “Manger Bio et local” ekimenean parte hartzen du.
Ganden urritik, gure baratzekariak IPARLAB Distribution plataforman atxemanen dituzue, 32 etxaldeen ekoizpenekin batera.
interesatua bazira, Sylvie Laborde kontaktatu : 06 70 42 22 23
contact.iparlab@gmail.com
www.iparlab.socleo.org
2012urteaz geroz, Garro SCICak inguruko Lurraldeko jantegiak hornitzen ditu (Hazparne, Kanbo eta inguruak)
Hola, eskoletako edo haurr zaindegietako haurrek sasoineko barazki biologikoak jaten dituzte.
Desmartxa honi esker, kalitatezko eta tokiko ekoizpenak ezagutzen ahal dituzte, denbora berean garapen iraunkorrari sentsibilizatuz.