Zure barazki biologiko saskia astero ekartzen dizugu.
Hitzarmenak 4 hilabeteka egiten dira, arraberritzen ahal direnak. Elkartasunezko partaidetza hauek behartzen zaitu :
• SCIC GARRO egitura sustengatzea, baratzezaintza biologikoaren alde egiten dituen urratsetan,
• Zure saskiaren xerka jitea astero edo zuk hautatu duzun pertsona bat igortzea eskuratzeko
Gure aldetik hitzemaiten dugu :
• Segurtatzea ekoiztuak diren barazkiek bio ziurtagiria dutela
• Astero sasoineko eta mota anitzeko barazki biologikoak dituen saski baten hornitzea,
Gure egiteko manera, saskien aitzinetik ordaintze sistema batean oinarritzen da : Izena emaiten duzuelarik, abonamendu hitzarmena emaiten diguzue, 4 txekerekin batera. SCICak txeke bat kobratuko du hilabetero.
Lantzen ditugun barazki nagusiak, zuen saskian aurkituko dituzuenak :
PRIMADERA | UDA | LARRAZKENA | NEGUA |
Tipula, uraza, arbitxoa, artixota, zerba, beterraba, aza, aza lilia, pastanagrea, kuiatxoa, etab.. |
Tomatea, albirjina, biper handia, ilar leka, luzokerra, lur sagarra, kuiatxoa, pazteka, meloina, pastanagrea, tipula, entsalada, etab… |
Tomatea, albirjina, biper handia, biper eztia, potimarroia, kuia, lur sagarra, porrua, pastanagrea, apioa, beterraba, txinako aza, perrexila, espinaka, uraza, etab… |
Espinaka, entsalada, porrua, zerba, arbitxoa, perrexila, arbia, aza lilia, aza kizkurra, beterraba, pastanagrea, kuia, etab… |